Aktuarioen II. Biltzar Iberikoa
Aktuarioen II. Biltzar Iberikoa Bilbon izango da, 2009ko ekainean. Biltzarrak duen helburua, hauxe da, Iberiar Penintsulako aktuarioen lanak, ikasketak eta ikerketak partekatzea, arlo finantzarioari zein aktuarialari dagokienez.
Biltzarra, batez ere Iberiar penintsulako aktuarioei begira egina da, baina aipatutako arloetan diharduten beste aktuario eta profesionalei ere zabalik dago.
Izena emateko, egizu klik hemen hemen.
Biltzarreko hizkuntza ofizialak honakoak dira: espainiera, portugesa eta ingelesa.
Biltzarrak, aktuarioek haien esperientziak elkarren artean trukatzeko foroa izan nahi du. Horretarako, saio paraleloak antolatuko dira, partaideek haien ezaguera teorikoak zein praktikoak eskain ditzaten.
Parte har dezaten gure gonbidapena luzatu nahi diegu, Aseguru-Etxe, Finantza-Erakunde, Aholkularitza-Erakunde, eta jarduera finantzario eta aktuarialarekin zerikusia duten erakunde guztiei, eragiketa aseguratzaileen, aurreikuspenekoen, finantzarioen, inbertsioen, eta abarrekoen balizko praktikoak aurkez ditzaten, aplikazio errealekin eta programa informatikoen garapenarekin batera, aktuarioentzako erabilgarritasuna erakutsi dezaten.
Behin behineko Batzorde Antolatzailea
- Amancio Betzuen (CAPV/EHAE)
- Pedro Mier (CAPV/EHAE)
- Julian Oliver (IAE)
- Mercedes Ayuso (CAC)
- María de Nazaré Barroso (IAP)
Behin behineko Batzorde Zientifikoa
- Dr. Amancio Betzuen (CAPV/EHAE)
- Dr. Iñaki De La Peña (CAPV/EHAE)
- Dr. Julian Oliver (IAE)
- Dra. Mercedes Ayuso (CAC)
- Dra. María de Nazaré Barroso (IAP)
- Dr. Eduardo Melinski (Argentina)
Izena emateko, egizu klik hemen.