Hezkuntza
Jakin badakigu, Unibertsitateak prestakuntza sendoa ematen diola ikasleari arlo ekonomikoan, enpresakoan eta finantzarioan, besteak beste. Baina, gaur egun, merkatuen testuinguru globalizatuan, arriskuak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira, eta, dagoeneko, ez dugu nahikoa ekonomiako eta enpresako alderdi klasikoei heltzeaz; izan ere, gure ikusmugak zabalagoa izan behar du, eta ondorioz, prestakuntza finantzarioak eta aktuarialak pisu espezifiko handiagoa izan behar du.
Basileako hitzarmenak eta Kaudimen II itunak eta abarrekoak egin zirenetik, informazio eta datu bolumen handiagoari egin behar diogu aurre, eta gainera, etengabeko arriskuak dituen testuinguruan. Hori guztia aztertu egin behar da, egintza nabarmenenak ateratzeko. Aktuarioaren prestakuntzak jantzia izan behar du, datu horiek guztiak laburbildu eta beharrezko ondorioak ateratzeko, era eraginkor eta jasangarrian.
Erronka honi erantzun behar dio aktuarioaren prestakuntza akademikoak, Finantzak eta Aseguruak Gradua deritzon prestakuntza berriaren bidez. Aipatutako prestakuntza hau, gerora, trebakuntza profesional batek osatu beharko du. Helburu hau lortzeko, erreferentzia berezia dugu, Aholku Talde Europarraren prestakuntza-plana edo "Core Syllabus", hain zuzen ere. Europar Batasuneko herrialde guztiak biltzen dituen Elkarte honek, aktuarioaren ezinbesteko prestakuntza integralerako plana garatu du, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren oinarrien arabera.