Zereginak
Elkargoaren zereginak, Estatutuetan erabakiak, honako hauek dira:
- Elkargoaren zein elkargokideen interes orokorren ordezkaritza eta defentsa izatea.
- Jarduera profesionala kalitate eta gaitasun berme nahikorekin burutzen dela zaintzea.
- Jarduera profesionala gidatu behar duten arau deontologikoak arautzea eta betetzen direla behatzea.
- Diziplinazko funtzioa betetzea.
- Elkargokideek askatasunez jardun daitezela ahalbidetzea, haien lanak eskatzen duen duintasunez eta begirunez.
- Lanbidearen ikasketa eta garapena sustatzea, baita elkargokideen prestakuntza profesionala ere.
- Administrazioarekin elkarlanean aritzea, arlo finantzario eta aktuarialari dagozkien arloetan.
- Gatazken konponbideen alde egitea eta konponbide hauek garatzea, arbitrajearen bidez, elkargoan arbitraje-auzitegiak antolatuz.
- Elkargoaren izaeratik eratorritako beste edozein.