Gobernu-organoak
Aktuarioen Elkargoaren Gobernu-organoak honakoak dira: Batzar Nagusia, Gobernu-Batzordea eta Presidentea.
Batzar Nagusia, elkargoko organo gorena da eta ohikoa edo ezohikoa izan daiteke.
Elkargokide guztiek dute Batzar Nagusietan parte-hartzeko eskubidea, beraz, hitza zein boto eskubideak dituzte, guztiek berdintasun egoeran.
Gobernu-Batzordea, Elkargoko administrazio eta zuzendaritza organoa da.
Gobernu-Batzordea Lehendakaria, Lehendakariordea, Idazkaria eta hiru batzordekidez osatuta dago.
Estatutuetan beste edozein gobernu-organori berariaz eman ez zaizkion funtzio guztiak betetzen ditu Gobernu-Batzordeak.
Gobernu-Batzordearen eginbeharra da, Elkargoak exijituko dituen arau deontologikoen gaineko azterketa egin eta arautze-proposamena luzatuko duen komisio deontologikoa eratzea. Komisio honen betebeharra da, elkargokideen kontra ezar litezkeen zehapen-prozeduren izapideak bideratzea.
Halaber, Elkargok jarduera zuzena izan dezan eta haren helburuak bete daitezen beharrezko irizten zaizkien komisioak eratzeko ardura du.
Hasieran honako komisio hauek eratu dira:
- Deontologikoa
- Arauak eta irizpideak
- Hezkuntza
- Prestakuntza