Ongietorriak Colegio de Actuarios del País Vasco / Euskal Herriko Aktuarioen Elkargora
Presidentearen gutuna
Colegio de Actuarios del País Vasco / Euskal Herriko Aktuarioen Elkargoa, zuzenbide publikoko korporazioa da, euren jarduna Euskal Autonomia Erkidegoan burutu eta elkargokide diren aktuario-taldea ordezkatzen duena.
Herritar guztiek, instituzio publiko zein pribatuek, oro har erakunde guztiek eta bereziki finantza-erakundeek eta aseguru-etxeek eskura gaituzte web orri honen bidez.
Gure helburua honakoa da, eskaintzen ditugun zerbitzuen berri ematea, gure harremanak sustatzea eta gure ezaguerak zabaltzea kanpo eragile guztien bidez.
Web orri hau, kanpoko erakunde guztientzat eta elkargokideen arteko lotura direnentzat gida eta kontsultarako izatea espero dugu. Honetarako, erakunde eta enpresen lankidetza izan nahi dugu, baita elkargokideena eta beste elkargo batzuena ere, gure kultura eta gure lanbidea bultzatzeko. Babes honen bidez, proposatutako xedea lortuko dugu, hau da, gizartearen zerbitzura izatea, baita kultura finantzarioa eta aseguruena hedatzen laguntzea ere.
Eskerrik asko
Amancio Betzuen
CAPV/EHAEko Presidentea