Sarrera

Erabiltzaile

Pasahitza

      (Erregistratu)

Azken Agiriak

Variable Annuities 2008

Variable Annuities

Nuevas perspectivas - Abril 2009

Variable Annuities

Lege-Oharra

Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoari buruzko (LSSI) uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betetzeko, www.aktuarioak.org domeinua internet domeinua dela jakinarazi nahi dizuegu eta, horren titularitatea Colegio de Actuarios del País Vasco - Euskal Herriko Aktuarioen Elkargoak, aurrerantzean CAPV/EHAE, duela. Elkargo honen IFK G9551121 da eta helbidea:

Lehendakari Agirre kalea 11, 5. solairua 8 A atala, 48.014 Bilbao
Tel.: (+34) 94 944 477 113
E-posta: info@aktuarioak.org

CAPV/EHAE, 2005eko irailaren 8an, ostegunez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen abuztuaren 25eko 229/2005 Dekretuz eratu zenak, Eusko Jaurlaritzaren Elkargoen erregistroan inskribatuak, Sarbide eta Erabilera baldintzak jakinarazi nahi dizkie bere titularitatekoa den www.aktuarioak.org web orriaren erabiltzaileei.

"www.aktuarioak.org" web orriaren sarbidea eta erabilera, Baldintza Orokorrek arautuko dituzte eta hauen mendean izango dira. CAPV/EHAEren titularitatekoa den edozein web orriren erabilerak zera dakar, Erabiltzaileak erabat onartu dituela orrira sartzen den une bakoitzean indarrean dauden Sarbide eta Erabilera Baldintza Orokorrak. Baldintza Orokorrak edozein unetan aldatzeko eskubidea bere esku du CAPV/EHAEk.

Top Page

Baldintza Orokorrak eta Erabilera

Jatorria aipatu gabe edo baimenik eskatu gabe, debekatuta dago www.aktuarioak.org web orriaren kopiarik egitea, ez osorik ezta atalka ere. CAPV/EHAEren web orrien eduki guztiak (testuak, entzutezkoak, bideoak, softwarea, diseinua eta nortasun-ikurrak, besteak beste), Jabetza Intelektuala eta/edo Industrialaren gaineko araudiaren mende daude. CAPV/EHAErenak dira edukien gaineko eskubideak. www.aktuarioak.org gunearen web orrietan sartzeak, inoiz ez dakar Jabetza Intelektualaren eta/edo Industrialaren eskubideen gaineko lagatzerik, transmisiorik edo inolako uko egiterik.

Erabiltzaileak ezin ditzake, inola ere, edukien gaineko CAPV/EHAEren edo, hala badagokio, hirugarrenen eskubideei buruz dauden nortasun-datuak aldatu edo kendu. CAPV/EHAEren web orrietan, helburu honetarako eskura jarri diren baliabide edo prozeduren bidez baino ezin daiteke sartu Erabiltzailea edukietara, edo Interneten helburu honetarako erabili ohi diren baliabideen bidez, beti ere Jabetza Intelektualaren eskubideen hausterik ez badakarte edo www.aktuarioak.org gunearen web orrietarako eta/edo bere informaziorako eta eskaintzen dituen zerbitzuetarako kalteren bat.

www.aktuarioak.org web orriaren informazioak eta zerbitzuak, legearen arabera, Baldintza Orokorren arabera, moralaren arabera, ohitura onak eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartu du Erabiltzaileak. Bereziki, zerbitzu eta edukien erabilera zuzena eta legezkoa egiteko konpromisoa du erabiltzaileak, baita honako jarduerarik ez egitekoa ere:

  1. Legezko titularren Jabetza Intelektualaren eta/edo Jabetza Industrialaren eskubideen kontrako ekintzarik burutzea.
  2. Honako izaera duten edukiak edo propaganda hedatzea: arrazista, xenofoboa, pornografia ilegala, giza-eskubideen kontrakoa, terrorismoaren apologia.
  3. www.aktuarioak.org gunearen edo bere hornitzaileen edo hirugarrenen informatika-sistemetan kalteak eragitea, eta/edo birus informatikoak sartu edo hedatzea ezta informatika-sistemetan kalteak eragin ditzaketen beste sistema fisiko edo logikoak ere, esate baterako, eskatu ez diren mezu elektronikoak etengabe bidaltzea.
  4. Publizitatea bidaltzea edo mezu elektroniko ez eskatuak edo ez baimenduak.

CAPV/EHAEk ez du bere gain hartuko, www.aktuarioak.org gunearen web orrietara sartzearen ondorioz edo bertan dagoen informazioa edo aplikazioen erabileraren ondorioz erabiltzailearen softwarean edo hardwarean sor litezkeen kalte edo galeren gaineko erantzukizunik.

CAPV/EHAEk ez du bermatzen www.aktuarioak.org guneko informazioa edo zerbitzuen egokitasuna, fidagarritasuna, eskuragarritasuna, bidezkotasuna edo zehaztasuna eta, eguneratu, aldatu edo ezabatu egin litezke aldez aurretik jakinarazi barik; edozein kasutan ere, informazio legezko aurreikuspenak errespetatuko dira.

CAPV/EHAEk ez du bermatzen bere web orrietako edukiak Espainiatik kanpo egoki edo erabilgarri direnik. Espainiatik kanpo CAPV/EHAEren orrien eduki osoak edo zati batzuk legez kanpokoak badira, debekatuta dago erabiltzaileak bertan sartzea zein erabiltzea eta, debeku hau bete ezean, Erabiltzaileen ardurapean izango da; beraiek bete behar baitituzte ezargarriak diren lege nazionalak.

CAPV/EHAEk ez du bere gain hartuko hirugarrenek orri honetan aipatzen diren hiperloturetan sartu dituzten edukietatik eratorritako inolako erantzukizunik. Hiperlotura eratzeak ez du esan nahi harremanik dagoela CAPV/EHAE eta lotura ezarritako Web orriaren jabearen artean, ezta edukiak edo han eskainitako zerbitzuak onartu eta ontzat eman direnik ere.

Bere web orrietarako sarbidea, aldez aurretik jakinarazi barik eta edozein unetan, aldi baterako eteteko eskubidea bere esku du CAPV/EHAEk, baita Orrietan, eskainitako zerbitzu eta informazioetan, hauen aurkezpen edo kokapenean eta Sarbide eta Erabilera Baldintza Orokorretan beharrezko aldaketak egiteko ere. www.aktuarioak.org gunearen web orrietan jasotzen den informazio oro, CAPV/EHAEri doan lagatzat hartuko da.

Posta elektronikoa ez da bide onargarria izango, erreklamazioak aurkezteko. Horretarako CAPV/EHAEren Marketing Sailera jo beharko da, eta honek, kasuan kasuko bideak zehaztuko ditu.

CAPV/EHAEren web orrien gaineko gai guztiak Espainiako legediak eraenduko ditu, eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegien eskumenekoak izango dira, egokitu litekeen edozein foruri uko eginda.

Top Page

Datozen Egintzak

Aktuarioen II. Biltzar Iberikoa

Aktuarioen II. Biltzar Iberikoa

Matematika finantzarioa eta aktuarialari buruzko XI. Biltzar Hispano-Italiarra

XI Congreso Hispano-Italiano de Matemática Financiera y Actuarial

Babesleak

EGIASA

CPPS ASesores