Sarrera

Erabiltzaile

Pasahitza

      (Erregistratu)

Azken Agiriak

Variable Annuities 2008

Variable Annuities

Nuevas perspectivas - Abril 2009

Variable Annuities

Elkargokideak

Nor da aktuarioa?

Aktuarioa, arlo finantzario eta aktuarialarekin zerikusia duten arrisku egoeretan balorazioak gauzatzeko ezaguerak, jarrerak, trebetasunak eta gaitasunak dituen profesional graduatua da.

Horrela, probabilitate-lege eta lege finantzarioen mendean dauden eragiketak, tartean arriskuak dituztenak eta pertsonei, hauen ondare ekonomikoei, edo erakunde publikoei zein pribatuei eragin diezaieketenak ebaluatzeko gaitasuna izan behar du aktuarioak.

Halaber, finantza-erakunde eta aseguru-erakundeen kaudimena ebaluatzeko gaitasuna duen profesionala da aktuarioa.

Beste maila batean, eta araudiari dagokion ikuspuntutik, aktuarioek bete beharreko lana berariaz aipatzen duten xedapen batzuk adieraziko dira jarraian:

1960ko uztailaren 5eko BOEn argitaratutako Hazienda Ministerioaren ekainaren 23ko 1216/1960 Dekretuz onartutako Estatutu Profesionalak, 5. artikuluan dio:

"Aseguru, Aurrezki eta Kapitalizazio Erakundeetako teknika matematiko eta ekonomikoetako gai guztietako jarduera dagokio, esklusibaz, Aseguru Aktuarioari, eta, eskumen-mailako titulua den aldetik, baimena ematen die tituludunei, Aseguru, Aurrezki eta Kapitalizazio Erakundeetako goi-mailako zuzendaritza karguetan jarduteko, baita aholkularitzarako, peritatzeko baita matematika estatistikan, Aseguru Enpresen teoria ekonomikoan, zuzendaritza eta kontabilitate-teknikan eta finantza-eragiketen zenbatespen kuantitatiboan dituzten ezaguera bereziak erabiltzea eskatzen duten arduretan jarduteko ere".

Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Gainbegiratzeari buruzko (LOSSP) azaoaren 8ko 30/95 Legeak, Xedapen Gehigarriaren 5. artikuluan dio:

"Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, Aktuarioak honako hauek dira: legezko titulazioa izanda, legeak dauzkan alderdi aktuarialei buruz irizpena emateko kalifikazioa dutenak. Eskatzen zaienean, euren erantzukizunpean, aseguru-erakunde batek garatutako etorkizuneko kaudimen dinamikoari buruzko edo hornidura-sistemari buruzko iritzia eman beharko dute".

LOSSP garatzen duen Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Gainbegiratze Araudiak (ROSSP), azaroaren 20ko 2486/1998 Errege Dekretua, dio:

Art. 77.1 "Aseguru Aktuario batek onetsi beharko dituen oinarri teknikoek, barne hartuko dute, egitura administratiboaren arabera eta erakundearen merkataritza-antolamenduaren arabera dagokien guztia ..."

Art. 29.1 "Hornidura teknikoen kalkuluan erabilitako metodologiaren zuzentasuna eta erakundearen oinarri teknikoetara eta definitzen duten magnitudeen portaera errealera egokitzea, Aseguru Aktuario batek egiaztatu behar ditu, erakunde aseguratzailearen erantzukizunaren kalterik gabe ..."

Pentsio-Plan eta Pentsio-Fondoei buruzko ekainaren 8ko 8/1987 legeak, bere 8.1 artikuluan dio: "Pentsio-planak, kapitalizaziorako finantza-sistemen eta sistema aktuarialen bidez bideratuko dira ..." eta bere 7.2b artikuluan, Pentsio-Planaren Kontrol-Batzordeari dagokiona, baita Pentsio-Planei buruzko Araudiko 22.2b artikuluan ere, 130/1988 Errege Dekretua, dio: "Planaren egoera eta dinamika egiaztatu beharko duen edo duten Aktuarioa edo Aktuarioak hautatu".

Pentsio-Plan eta Pentsio-Fondoei buruzko Araudiak, 130/1988 Errege Dekretua, dio: "Pentsio-Planek derrigorrez zehaztu beharko dituzte honako alderdi hauek: ... c) Finantzaketa-sistemak, magnitude finantzario eta aktuarialen estaldurari buruzko informazio zehatza emanda ..." 21.1c art.

Halaber, 1307/1988 Errege Dekretuaren 23.1 artikuluak dio: "Pentsio-Plan baten sustatzaileak, behin arau honetako 21. artikuluan jasotako zehaztapenak barne hartzen dituen planaren proiektua eratuta, aktuario baten irizpena eskatuko du, proiektu horren oinarri diren sistema finantzario eta aktuarialaren nahikotasunari buruz ...". Beste alde batetik, 8/197 legeko 9.5 artikuluak eta Araudiko 24.1ak, 1307/1988 Errege Dekretua, dio: "Planen sistema finantzario eta aktuariala, aktuario batek berrikusi behar ditu, gutxienez hiru urtetik behin eta, hala dagokionean, zuzendu egin beharko ditu...".

Top Page

Lanbidean jarduteko

Aktuario lanbidean jarduteko, ezinbesteko betekizuna da, une bakoitzean indarrean den legediaren arabera elkargoko kide izatea, Administrazio Publikoei lotutako profesionalen kasuan izan ezik. Azken hauek, lanbide titulatuen eta elkargo eta kontseilu profesionalen jarduna arautzen duen 18/1997 Legearen mendean baitihardute.

Euskal Herriko Aktuarioen Elkargoa honako elkargokide Titularrek, Ohorezkoek, Babesleek, Laguntzaileek eta Urgazleak osatzen dute.

Elkargokide Titularrak dira:

Indarrean dagoen legediak luzatutako edo aitortutako Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako Lizentziatura titulua lortu ondoren, edo titulu hau ordezkatzen duen besteren bat lortu ondoren eta estatutuetan zehaztutako sarbide-baldintzak bete ondoren Euskal Herriko Aktuarioen Elkargoko elkargokide direnak.

Ohorezko Elkargokideak dira:

Gobernu-batzordeak edo elkargokide titularren gutxienez %10ek proposamena helarazi eta merituak edo lanbidearen alde egindako zerbitzu esanguratsuak kontuan hartuta, Batzar Nagusiaren erabakiz izendapen hau jasotzen duten pertsonak.

Elkargokide Babesleak dira:

Elkargoaren helburu zientifiko edo profesionalei laguntza ematen dieten pertsonak; Gobernu-Batzordearen proposamenez Batzar Nagusiak izendatuta.

Elkargokide Laguntzaileak dira:

Ohorezko Elkargokideez eta Elkargokide Babesleez gain, Elkargokide Titular izateko beharrezko titulazioa lortzeko azken ikasturtean ari diren ikasleak ere izan litezke Elkargokide Laguntzaile, beraiek hala eskatzen badute.

Elkargokide Urgazleak dira:

Aktuario lanbidea ordezkatzeko onartuak diren beste Elkargo edo Elkarte batzuek gaitutako pertsonak, nahiz eta Euskal Herritik kanpo bizi.

Elkargokide izateko jarraitu beharreko urratsak honako hauek dira:

  • Elkargokide Titularrak (+)
  • Elkargokide Laguntzaileak

Elkargokide Titularra

Colegio de Actuarios del País Vasco – Euskal Herriko Aktuarioen Elkargoan Elkargokide Titular sartzeko eta indarrean dauden estatutuetako 6. eta 7. artikuluen arabera, honako betekizun hauek egiaztatu beharko dira:

  1. Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako Lizentziatu titulua izatea, indarrean dagoen legediaren arabera luzatua edo aitortua edo titulu hau ordezkatzen duen besteren bat izatea edo Espainian aktuario lanbidean jarduteko legez eskatzen den titulazioa izatea.
  2. Adin nagusikoa izatea.
  3. Ebazpen judizial irmo baten ondorioz lanbidean jarduteko gaitasun gabetua ez izatea.
Elkargokide egiteko

Elkargokide egiteko Elkargoaren egoitzara jo behar da, Lehendakari Agirre kalea, 11-5. 8A atala, 48.014 Bilbao, jende aurreko ordutegian, eta honako agiri hauek aurkeztu:

  • Aktuario edo Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako Lizentziatu titulu profesionalaren originala eta DIN A-4 neurriko fotokopia, edo titulurik ezean, eskatu izanaren frogagiria eta karrera bukatu dela agertzen duen ziurtapen akademiko pertsonalaren originala eta kopia.
  • Nortasun-agiri neurriko bi argazki.
  • NANa eta fotokopia.
  • Banku-datuak, kuotak helbideratzeko.

Eta sartze-eskaera bete behar da.

Aipatutako agiri hauek guztiak elkargokide bakoitzaren txosten pertsonalaren osagai izango dira.

Eskabideak jaso ostean egingo den lehenbiziko Gobernu-Batzordean hitz egingo da guztiez.

Elkargokide Titularren kuotak

Elkargokide egitean, zigilua eta lanbide-agiriaren kostua ordaindu beharko dira; gaur egun 25 €.

2009 urterako Elkargo-kuotak, honakoak dira:

  • Elkargokide lehenbiziko urterako: 40 €.
  • Hurrengo urteetarako: 80 € seihileko (*)

(*) Fakturatze-epealdiak: Urtarrileko lehenengo 10 egunetan eta uztaileko lehenengo 10 egunetan.

Ohorezko Elkargokideak

Colegio de Actuarios del País Vasco − Euskal Herriko Aktuarioen Elkargoko Ohorezko Elkargokideak dira, Aktuario titulua izan ez arren, merituak edo lanbidearen alde egindako zerbitzu esanguratsuak kontuan hartuta, Gobernu-Batzordearen edo Elkargokide Titularren %10aren proposamenez Batzar Nagusian izendapen hori jasotzen duten pertsona natural edo juridiko guztiak.

Elkargokide Babesleak

Colegio de Actuarios del País Vasco − Euskal Herriko Aktuarioen Elkargoko Elkargokide Babesleak dira, Elkargoko helburu zientifiko edo profesionalei laguntza eman eta Gobernu-Batzordearen proposamenez Batzar Nagusian izendapen hori jasotzen duten pertsona natural edo juridiko guztiak.

Elkargokide Babesle izateko eskaera, korreoz bidali beharko da Elkargoaren egoitzara: Lehendakari Agirre kalea, 11-5. 8A atala, 48.014 Bilbao.

2009ko kuota: 600 € urteko.

Sartze-eskaera jaitsi (pdf)

Elkargokide laguntzaileak

Elkargokide Laguntzaileak honakoak dira, elkargokide titularra izateko beharrezko titulazioa lortzeko ikasketen azken ikasturtean ari diren ikasleak, beti ere halaxe eskatzen badute.

Elkargokide Laguntzaile egiteko Elkargoaren egoitzara jo behar da, Lehendakari Agirre kalea, 11-5. 8A atala, 48.014 Bilbao. Nortasun-agiri neurriko bi argazki eta titulazioa lortzeko ikasketetan izena emanda izatearen ziurtagiria ekarri behar dira eta sartze-eskaera bete beharko da.

Sartze-eskaera jaitsi (pdf)

Elkargokide Urgazleak

Aktuario lanbidea ordezkatzeko onartuak diren beste Elkargo edo Elkarte batzuek gaitutako pertsonak, nahiz eta Euskal Herritik kanpo bizi, Elkargokide Urgazle sartu daitezke Elkargoan.

Colegio de Actuarios del País Vasco − Euskal Herriko Aktuarioen Elkargoko Institutuaren Elkargokide Urgazle izateko eskaera korreoz bidali beharko da Elkargoaren egoitzara: Lehendakari Agirre kalea, 11-5. 8A atala, 48.014 Bilbao.

Sartze-eskaera jaitsi (pdf)

Top Page

Datozen Egintzak

Aktuarioen II. Biltzar Iberikoa

Aktuarioen II. Biltzar Iberikoa

Matematika finantzarioa eta aktuarialari buruzko XI. Biltzar Hispano-Italiarra

XI Congreso Hispano-Italiano de Matemática Financiera y Actuarial

Babesleak

EGIASA

CPPS ASesores